|
Montaño |
|
| 2.008: Objetivo: Montaño Salida: Llegada: Tiempo: Refugio: Meteorología: |
|
Montano ibilbidea
Sarrera
Montano Muskiz eta Zierbena herrien artean kokatzen da. Bertatik “La Arena”
hondartza eta Repsol petrolio-findegia ikusten dira. Alboan ipar ekialdean
Serantes mendia dago eta ipar alderago Punta Lucero. Montano La Cuesta
Zierbenako auzotik.

Igotzeko ibilbideak ()
Nik dakidan igotzeko bideak, nik egindakoa “Las Fuentes” auzotik da eta bestea
La Arena hondartzatik, Zierbena aldetik bidegorria (ez dakit autopista aldean
bidegorririk dagoen) hartuz. Gero beste bidegorria ez den bide bat hartu behar
da ez dakit zeinek autopista behetik pasatzean, asfaltatutako bide bera hartzen
dute hondartzako eta la Fuentes auzokoa.

Las Fuentesetik Montanora
Las Fuentas auzoko umeen jolastokitik uzten dut kotxea, bertatik beherantz
egiten duen bidea hartzen da. Jadanik jolastokitik Montano ikusten da. 300
metrotara bidegorria gurutzatzen da eta gero zubi bat, gero segidan bi zubi
daude eskumako zubia hartzen da. Bideak autopista zeharkatzen du azpitik eta
bertan dagoen asfaltatutako bidea (mendebaldera) hartzen da.
Gorantz hasi gara eta hortik 400 metrotara edo, jadanik harrizko bidea da,
bihurgune batean edo eskumatara jo behar dugu, gorantz eginez. Basazko bide
zabaletik jarraitzen dugu, Montanoren alboan dagoen mendixka bat saihestuz.
Bihurgunetik 500 metrotara edo bide bi daude, bata artez jarrai segur aski beste
aldetik igotzeko da eta ezkerraldeko bidea Montano eta alboko mendixkaren arteko
lepoan sartzen da.

Ezkerreko bidea hartzen dut, behien gorotzak hesiak gaindituz gorantz egiten da alanbre-hesi bat eskuman utziz beste bide estu bat hartu arte, zeinek tontorrera narama.

Irudian Montano eta alboko mendiaren arteko lepoa.

Gailurreko irudiak. Postontzia eta ikurrina.


Punta Lucero mendia eta La Arena hondartza Montanotik.


Texto: Josu
Telletxea
Fotografía: Josu Telletxea
| Inicio | Calendarios anteriores | Calendario | Itinerarios | XVII Marcha de las Ermitas | GPS-CompeGPS | Meteorología | Fedérate ON LINE |
Centenarios Bizkaia |
Bermeoko Loreak |
© Copyright 2000-2023 Sollube 707
Bermeoko Mendizale Taldea
Móvil 676.620.195 - Jueves de 20:00 a 21:30
sollube707@gmail.com
Apartado de Correos 5
Bermeo 48370
(Bizkaia)