|
Punta Lucero |
|
| 2.008: Objetivo: Punta Lucero Salida: Llegada: Tiempo: Refugio: Meteorología: |
|
Argizagi Punta edo Punta Lucero ibilbidea
Sarrera
Punta Lucero Bilboko merkatal portuaren mendebaldeko sarreran dagoen mendia
da, alboan ia mendilerro bat osatuz Serantes mendiarekin. Gerra zibil
garaiko kanoiak eta bunkerra ditu. Gune estrategikoa izanik Bilbo Handia
konkistatzeko. 300 metro pasatxo inguruko altuera du.

Punta Luceroren ibilbideak
La Arena Hondartzatik zuzen, aldapa gogorra duelarik, eta beste bat
Zierbenako La Cuesta auzotik. Azken hau kontatuko da.

La Cuesta
auzoan uzten da kotxea eta la Calleja auzo adierazten duen bide-seinalea
jarraitzen da. Hortik 200 metrotara bide bi daude, ezkerrekoa hartu.

Gutxira tentsio dorre baten azpian bihurgune baten ondoren bi bide ageri
dira baina mendian zehar alanbre-hesi bat zeharkatuz hirugarrena dago.
Ezkerreko harrizko bidea antena batera daroa uste dut, orduan eta aukera bi
daude, gauden harrizko bidetik jarraitzea (errazena) ala alanbrezko hesia
zeharkatzea. Nire gomendioa da harrizko bidea jarraitzea eta bueltan
belartzan zehar jaisten da tentsio-dorre hau gida dugularik.

Eskumatik Zierbena eta Bilboko merkatal portuaren zein itsasadarraren
ikuspegia dakusagu, aire sorgailuak ere barne.



Zementuzko eraikinak eskuman ditugularik, beste aukera bat azaltzen zaigu,
bidetik jarraitu ala belartzatik, nik belartzatik jo nuen zuzen igoz.

Ez dago postontzirik behintzat ni nintzenean. Gune geodesikoa ondoren.


Gerra zibileko kanoiak

Jaitsieran belartzan zehar jotzen dut, harrizko bidea utzi nuen lekutik
bertatik tentsio-dorre abiapuntua dudalarik.
Texto: Josu
Telletxea
Fotografía: Josu Telletxea
| Inicio | Calendarios anteriores | Calendario | Itinerarios | XVII Marcha de las Ermitas | GPS-CompeGPS | Meteorología | Fedérate ON LINE |
Centenarios Bizkaia |
Bermeoko Loreak |
© Copyright 2000-2023 Sollube 707
Bermeoko Mendizale Taldea
Móvil 676.620.195 - Jueves de 20:00 a 21:30
sollube707@gmail.com
Apartado de Correos 5
Bermeo 48370
(Bizkaia)