CASTELLANO

Pasa dan ekainaren 8an, Igandean Bermeoko Ermiten 9.martxa EZ LEIHAKORRA antolatu gendun.

Aurten, berriro ere bi ibilbide izan dira hautatzeko. Batetik “Betikue”, 31km-takoa eta bestetik “Luzie”, 48km-takoa, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 7.zirkuituaren barruan kokatzen zena.    

Aurtengo ibilbideak berrikuntza asko zituzten eta parte hartzaileek derrigorrezkoa zuten bi ibilbideetan izena aurrez ematea.

Betiko lez, martxa honen helburua Bermeoko Ermitxa ezberdinak ibilbide berean lotzeko aukera eskaintzea zan (Gaztelugatxe, San Miguel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike).

Izena eman eta ibilbide osoa  betetzen zuen parte hartzaile orok jasoko zuen bukaeran kamiseta, diploma eta SALICA kontserbak ere.

Sasoi honetan egiten diren beste ibilaldien ondoan ezberdina da gurea, izan ere Kantauri itsasoa ez da momentu batean ere begi bistatik galtzen eta zer esanik ez Gaztelugatxeri buruz!

BETIKUE (31Km - 1.250m) Perfila:
- Irteera: 2008.eko Ekainaren 8an, Igandean, Taraska plazatik goizeko 8etan aterako da.
- Izen ematea:

     1.- Lehenik eta behin,
MAIATZAREN 30a baino lehenago gure kontu korrontean, Euskadiko kutxan 3035 - 0034 - 07 - 0340036271, 6euro sartu (Sollube 707 MendizaleTaldea)  eta bertan zuon izen abizenak ipini.  GARRANTZITSUA: pertsonako diru sarrera bakarra egin, hau da, guri, dirua 6eurotako aldietan agertu beharko zaigu, beraz ez ezazue sartu binaka edo taldeka.
     2.- Gero,  egunean bertan, goizeko 7:10etatik, 7:45era ziurtagiria guri entregatu eta berarekin batera izen emate fitxa ondo beteta.

- Prozesua arintzeko berton deskargatu ahal duzue. IZEN EMATE FITXA
- Martxa bukatzean dutxatzeko aukera eskainiko da.
-
Aterpetxean lo egiteko aukera ere eskainiko da, goizean goiz esnatzea gehiago kostatzen zaionarentzako.
- Aterpetxeko gaua gordetzeko edo edozein zalantza argitzeko deitu astelehenetik ostiralera arratsaldeko 20etatik aurrera edo asteburuetan edozein ordutan 630.660.781 zenbakira edo email bat bidali
info@sollube707.com era. Ordutegitik kanpo ez da arretarik izango.

 

BETIKUE denborak sakatu hamen

 

LUZIE (47Km - 2.300m) Perfila:
 - Irteera: 2008.eko Ekainaren 8an, Igandean, Taraska plazatik goizeko 7retan.
- Izen ematea:

     1.- Lehenik eta behin,
MAIATZAREN 30a baino lehenago gure kontu korrontean, Euskadiko kutxan 3035 - 0034 - 09 - 0340036282, 10euro sartu (Sollube 707 MendizaleTaldea)  eta bertan zuon izen abizenak ipini.  GARRANTZITSUA: pertsonako diru sarrera bakarra egin, hau da, guri, dirua 10eurotako aldietan agertu beharko zaigu, beraz ez ezazue sartu binaka edo taldeka.
    
2.- Gero,  egunean bertan, goizeko 6:00etatik, 6:45era ziurtagiria guri entregatu eta berarekin batera izen emate fitxa ondo beteta.

- Prozesua arintzeko berton deskargatu ahal duzue. IZEN EMATE FITXA
- Martxa bukatzean dutxatzeko aukera eskainiko da.
-
Aterpetxean lo egiteko aukera ere eskainiko da, goizean goiz esnatzea gehiago kostatzen zaionarentzako.
- Aterpetxeko gaua gordetzeko edo edozein zalantza argitzeko deitu astelehenetik ostiralera arratsaldeko 20etatik aurrera edo asteburuetan edozein ordutan 630.660.781 zenbakira edo email bat bidali
info@sollube707.com era. Ordutegitik kanpo ez da arretarik izango.

 

LUZIE denborak sakatu hamen

 

EMFra bidali dogun zerrenda

 


Inicio Calendarios anteriores Calendario Itinerarios XVII Marcha de las Ermitas GPS-CompeGPS Meteorología Fedérate ON LINE

Diario de Burgoa

Centenarios
Bizkaia
Bermeoko Loreak

© Copyright 2000-2023 Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldea
Móvil 676.620.195 - Jueves de 20:00 a 21:30
sollube707@gmail.com
Apartado de Correos 5
 Bermeo 48370
(Bizkaia)