Pasa dan ekainaren 20an, Igandean Bermeoko Ermiten 11.martxa EZ LEIHAKORRA antolatu gendun.
Aurten, berriro ere bi ibilbide izan ziren hautatzeko. Batetik “Betikue”, 31km-takoa eta bestetik “Luzie”, 47km-takoa, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 9.zirkuituaren barruan kokatzen dena.
Aurtengo ibilbideak berrikuntza gitxi zituen eta parte hartzaileek derrigorrezkoa zuten bi ibilbideetan izena aurrez ematea.
Betiko lez, martxa honen helburua Bermeoko Ermitxa ezberdinak ibilbide berean lotzeko aukera eskaintzea zan (Gaztelugatxe, San Miguel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike, Demiku).
Izena eman zuten parte hartzaile orok jaso zuen bukaeran kamiseta, CAMPOS (SALICA) kontserbek eskaini dizkiguten produktuak eta MADARIAGAKO DORRETXEA dohainik bisitatzeko txartel bat.
|
2009ko modeloa |
|
|
|
|
Ibilbidean zehar, osasun zerbitzuak eta anoa postu likido zein solidoak eskainiko zaizkizue.
Sasoi honetan egiten diren beste ibilaldien ondoan ezberdina da gurea, izan ere Kantauri itsasoa ez da momentu batean ere begi bistatik galtzen eta zer esanik ez Gaztelugatxeri buruz!

BETIKUE (31Km - 1.450m) Perfila:
![]()
LUZIE (47Km - 2.350m) Perfila:
![]()
Finalistak EMFaren Zirkuituarako
| Inicio | Calendarios anteriores | Calendario | Itinerarios | XVII Marcha de las Ermitas | GPS-CompeGPS | Meteorología | Fedérate ON LINE |
Centenarios Bizkaia |
Bermeoko Loreak |
© Copyright 2000-2023 Sollube 707
Bermeoko Mendizale Taldea
Móvil 676.620.195 - Jueves de 20:00 a 21:30
sollube707@gmail.com
Apartado de Correos 5
Bermeo 48370
(Bizkaia)