Pasa dan ekainaren 9an, igandean, Bermeoko Ermiten 14.martxa EZ LEIHAKORRA antolatu gendun.
Aurten, berriro ere bi ibilbide izan dira hautatzeko. Batetik “Betikue”, 31km-takoa eta bestetik “Luzie”, 47km-takoa, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 12.zirkuituaren barruan kokatzen zena.
Aurtengo ibilbideak berrikuntza gitxi izan ditu eta parte hartzaileek derrigorrezkoa izan dute bi ibilbideetan izena aurrez ematea www.zirkuitua.com webgunearen bidez.
Betiko lez, martxa honen helburua Bermeoko Ermitxa ezberdinak ibilbide berean lotzeko aukera eskaintzea izan da (Gaztelugatxe, San Miguel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike, Demiku).
Izena eman eta ibilbide osoa betetu zuen parte hartzaile orok jaso zuen bukaeran kamiseta, CAMPOS (SALICA) kontserbek eskaini dizkiguten produktuak eta MADARIAGAKO DORRETXEA dohainik bisitatzeko txartel bat.
|
2012ko Kamiseta |
|
|
2012ko Kontserba sorta |
|
Ibilbidean zehar, osasun zerbitzuak eta anoa postu likido zein solidoak eskainiko zaizkizue.
Sasoi honetan egiten diren beste ibilaldien ondoan ezberdina da gurea, izan ere Kantauri itsasoa ez da momentu batean ere begi bistatik galtzen eta zer esanik ez Gaztelugatxeri buruz!

BETIKUE (31Km - 1.450m) Perfila:
![]()
LUZIE (47Km - 2.350m) Perfila:
![]()
| Inicio | Calendarios anteriores | Calendario | Itinerarios | XVII Marcha de las Ermitas | GPS-CompeGPS | Meteorología | Fedérate ON LINE |
Centenarios Bizkaia |
Bermeoko Loreak |
© Copyright 2000-2023 Sollube 707
Bermeoko Mendizale Taldea
Móvil 676.620.195 - Jueves de 20:00 a 21:30
sollube707@gmail.com
Apartado de Correos 5
Bermeo 48370
(Bizkaia)