CASTELLANO

Pasa dan ekainaren 19an, igandean, Bermeoko Ermiten 17.martxa EZ LEIHAKORRA antolatzen gendun.

Aurten, berriro ere bi ibilbide izan dira hautatzeko. Batetik “BETIKUE”, 31km-takoa eta bestetik “BERMEOKO MUGA”, 41km-takoa, Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien 15.zirkuituaren barruan kokatzen zena.    

Parte hartzaileek derrigorrezkoa izan dute bi ibilbideetan izena aurrez ematea www.zirkuitua.com webgunearen bidez.

BETIKUE martxaren helburua Bermeoko Ermitxa ezberdinak ibilbide berean lotzeko aukera eskaintzea zan (Gaztelugatxe, San Miguel, Mañu, Aingeru Guardie, Almike, Demiku), eta BERMEOKO MUGA ibilbidearen helburua Bermeoko muga ibiltzea.

Izena eman eta ibilbide osoa  betetu zuen parte hartzaile orok jaso zuen bukaeran CAMPOS (SALICA) kontserbek eskaini dizkiguten produktuak.

Ibilbidean zehar, osasun zerbitzuak eta anoa postu likido zein solidoak eskainiko zaizkizue.

Sasoi honetan egiten diren beste ibilaldien ondoan ezberdina da gurea, izan ere Kantauri itsasoa ez da momentu batean ere begi bistatik galtzen eta zer esanik ez Gaztelugatxeri buruz!

 

BETIKUE (31Km - 1.525m) Perfila:


BETIKUE denborak sakatu hemen

 

 

BERMEOKO MUGA (41Km - 1.960m) Perfila:

 


BERMEOKO MUGA denborak sakatu hemen

 


Inicio Calendarios anteriores Calendario Itinerarios XVII Marcha de las Ermitas GPS-CompeGPS Meteorología Fedérate ON LINE

Diario de Burgoa

Centenarios
Bizkaia
Bermeoko Loreak

© Copyright 2000-2023 Sollube 707 Bermeoko Mendizale Taldea
Móvil 676.620.195 - Jueves de 20:00 a 21:30
sollube707@gmail.com
Apartado de Correos 5
 Bermeo 48370
(Bizkaia)